XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

4 ONOMATOPEIAK LANTZEN

Hots zarata naturalak imitatuz sortzen diren unitate lexikalak dira onomatopeiak.

Hau da, era guztietako hotsak animaliek, tresnek zein bestelakoek sorrarazitakoak hizkuntza bakoitzak bere modura entzuten ditu.

Esate baterako, oilarrak kikiriki egiten du gaztelaniaz eta kukurruku euskaraz, erbi eta liebre hitzak, kasu, bereizten diren modu berean, beraz, bereizi behar dira onomatopeiak ere.

Txikikeriak diruditen gauzetan gordetzen da hizkuntzaren altxor preziatua, eta oharkabean alde egiten diguten erdarakadetan doakigu, urruti joan ere, hizkuntzaren gatza eta piperra. Ikasteko, lantzeko eta zaintzeko arloa da!

14. Elkarlotu bi zutabeak.

Zerk egiten du...?

1. taupa-taupa
2. danba
3. txio-txioa
4. zintz-zintz
5. po-po
6. txin-txin
7. klak-klak
8. dzanga-dzanga
9. mauka-mauka
10. ziri-miri

Noiz sortzen da?
1. mukiak kentzean
2. antsiaz edatean
3. bihotzak
4. elurrak
5. diruak
6. hortzak hotzaren hotzez
7. tiroak
8. antsiaz jatean
9. txoritxoak
10. euri xuabeak

15. Aurreko ariketako onomatopeiak koka itzazu ondoko marrazkiari.